Hamilton (musikala)

Hamilton (musikala)
Jatorria
Sortzailea(k)Lin-Manuel Miranda
Estreinaldi-data2015eko otsailaren 17a
IzenburuaHamilton
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Iraupena165 minutu
Deskribapena
OinarrituaAlexander Hamilton (en) Itzuli
HitzakLin-Manuel Miranda
LibretistaLin-Manuel Miranda
Bestelako lanak
MusikagileaLin-Manuel Miranda
KoreografoaAndy Blankenbuehler
Argumentu nagusiaAlexander Hamiltona
Historia
Jasotako sariak

hamiltonmusical.com
IBDB: 499520
Facebook: 1077764972250379 Twitter: HamiltonMusical Instagram: hamiltonmusical Youtube: UCKhSqWRvBtjlivrs_xeT5aQ TikTok: hamiltonmusical Edit the value on Wikidata

Hamilton 2015ean estreinatutako musikala da. Lin-Manuel Mirandak sortua. Musikalak Alexander Hamiltonen istorioa kontatzen du, Estatu Batuetako fundatzaileetako bat izan zena.

2015eko otsailaren 17an estreinatu zen New Yorkeko The Public Theateren. Ondoren, urte bereko uztailean, Broadwayko Richard Rogers antzezlekuan kaleratu zen aurrestreinaldi gisa, eta abuztuan publiko osorako zabaldu zen[1].

Hamiltonen istorioa hip-hoparen bitartez kontatuta dago. Baina beste musika genero batzuk ere hartzen ditu: R. & B., jazz, pop, Tin Pan Alley eta Broadway garaikidearen indar korala. Musika genero aniztasun horren ondorioz, Hamiltonen taldeak ez du nahi hip-hop musikal gisa soilik deskribatzea[2].

Kritika onak jaso zituen. NY Drama Critics' Circleen aldetik, New Yorkeko 19 hedabideen kritikak biltzen dituena, denboraldiko musikal hoberena lortu zuen.  

2020an Hamilton formatu filmatuan estreinatu zen Disney+ plataforman. Horri esker 2020ko urrezko globo sarietara proposatuta egon zen. Bi proposamen izan zituen: film onenaren saria komedia edo musikala kategorian, eta gizonezko aktore onenaren saria komedia edo musikal kategorian.

  1. (Ingelesez) Gioia, Michael. (Thu Aug 06 01:00:52 EDT 2015). «History in the Making — Revolutionary Musical Hamilton Opens on Broadway Tonight» Playbill (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  2. (Ingelesez) Mead, Rebecca. «A Hip-Hop Interpretation of the Founding Fathers» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy